Etxetik kanpo irtenaldiren bat egin duen euskaldunak badaki zer den jatorria azaltzea. Norbait ezagutu eta lehenengo bost minutuetan egin beharrekoa izaten da, sarritan, Euskal Herria non dagoen kontatzea.
Euskal Herrikoa zarela esan ondoren, irribarre egin eta “lovely!!” esaten duenak, seinale ez daukala arrastorik.
Beste batzuk, zintzo, ezer ez dutela hari buruz entzun aitortu, eta zein Country den galdetzen dute lehenengo, non dagoen gero... Ikaskide dudan emakume korear batek eskatu berri dit mapan kokatzeko, argitzeko non dagoen. Maparen gainean atzamarra jarri BILBAO ageri den puntuan eta bere erantzuna, hor ez duela Countryrik ikusten, Espainia eta Frantzia bakarrik!
Bestelakoak ere ugari dira, ordea, Ameriketako Estatu Batuetan. Euskal Herriari eta euskaldunei buruz dezente entzun dutenak, kasurik gehientsuenetan, barrualdeko estatuetara etorri ziren euskal artzainei esker.
Entzun ordez, irakurtzea nahiago izanez gero, hemen lotura. Dena den, merezi du ingelesez ari diren euskaldunen azentua entzuteak, nahiz eta gehiegi ulertu ez.
Badakitela zerbait, guri buruz.
Atzeraldi ekonomikoak, ordea, bere lantokiko atea ere jo du eta lanik gabe geratu da. Askorentzat atsekabe iturri denari buelta ematea erabaki du Peterrek. Zorigaitza, aukera bihurtzea. Eta aspalditik buruan zeukan ametsari ireki dio atea. Bere alde, karga familiar eta ekonomiko itzelik ez izatea. Ordaindu ezinean geratu den alokatutako logela azpierrentan eman, eta bizikleta hartu du bere herrialdea punta batetik bestera zeharkatzeko. San Franciscon abiapuntua. Irailaren 3an lehenengo etapa, dena esaten hasita, bezperan marmitakoa eta patata tortilla jan ondoren. Hark emandako indarrarekin, nonbait, gogor ekin dio bideari eta dagoeneko iritsi da Las Vegasera, Nevadara. Egunean 90 bat mila egitekotan da bi gurpilen gainean. Ondo zehaztutako ibilbide-orrian gorriz jarrita ditu kanpatzeko tokiak.